
Izaskun Bilbao bermeotarra
EAJko Batzar Nazionalak zapatuan aukeratuko du Europako Parlamenturako hauteskundeei begirako hautagaia, eta egungo EAJko europarlamentari Izaskun Bilbao izango da berriz ere hautagai; betiere, barneko hauteskunde prozesuan jeltzaleen babesa lortuz gero. Jeltzaleak CiU, Coalicion Canaria eta Compromiso por Galiciarekin aurkeztuko dira maiatzaren 25eko Europako Parlamenturako hauteskundeetara.
Europa Press agentziak jakinarazi duenez, EAJren Euzkadi Buru Batzarrak 16 hautagairekin egin du zerrenda, alderdiko kideek babestu edo beste hautagai batzuk proposa zitzaten. Agentziaren arabera, “militanteek babesa adierazi diote Bilbaori, eta hura izendatuko dute hautagai zapatuan”. Egun horretan bozkatu beharko dute zerrenda, eta horren ostean, agerraldia egingo dute bermeotarrak eta EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.