Gurinezko gailetak egiten irakasten dabiltza Bermeon
Gurinezko gailetak egiten ikasteko aukera izan zuten joan den barikuan bermeotarrek Berbalagunen eskutik, eta bariku honetan ere horretarako aukera izango dute. Joan den asteko sukaldaritza ikastaroak “arrakasta handia” izan zuen, antolatzaileen arabera. 15 lagunentzako lekua zegoen ikastaroan, eta leku guztiak bete ziren; oraingorako ere, izena ematea beteta dagoela azaldu dute antolatzaileek. Gizarte eta Kultura Etxeko sukaldean batu ziren joan den astean, eta barikuan leku berean jarri dute hitzordua. Bertaratu zirenek “oso ondo pasa zuten” , gailetak nork bere eran eginez.