
Giza eskubideen aldeko tira erakusketa Bakearen Museoan
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, Gernika-Lumoko Bakearen Museoari 110.000 euroko diru laguntza ematea erabaki du. Diru laguntza 2014ko jardunaren zati bat finantzatzeko eman du Aldundiak.
Bizkaiko erakunde publikoak bertoko museoaren lana goraipatu du. Jakinarazi duenez, “2014an ere bakearen eta giza eskubideen aldeko pausoak ematen jarraituko du museoak”. Hala pozarren azaldu da museoak bere egitekoa betetzen baitu.
Aurtengorako aurreikusten dituzten ekintzen artean, bisita gidatuak eta aldi baterako erakusketak nabarmendu ditu Aldundiak. 2014an ikusgai izango diren aldi baterako erakusketei dagokionez, esaterako,
Giza eskubideeen aldeko tira,
Transit eta
Zibilizazioen arteko elkarrizketa dakartza bertoko museoak.
Bestalde gizartea kontzientziatzeko museoa egiten ari den lana ere izan du kontuan Aldundiak, diru laguntza ematerakoan. Izan ere, tailerrak, jarduera didaktikoak eta mintegiak antolatzen dituzte museoko beharginek.