34 establezimenduk parte hartuko dute Gernika-Lumoko Merkatarien Elkartearen 'outlet' azokan
http://youtu.be/XYvINwK4Gk4
Nadia Gonzalez elkarteko lehendakariordeak nabarmendu duenez, aurten lehenengoz egingo dute eremu itxi baten. Hain zuzen, Jai Alai pilotalekuan batuko dira herriko 34 establezimenduetako ordezkariak. Barikuan eta Zapatuan zabalduko dute azoka, 10:00etatik 20:00etara.
Gonzalezen berbetan, Jai Alai “merkatal gune handi bat” bihurtu nahi dute astebruan, herriko merkatarien topagune horretan. Lehendakariordeak dioenez, aurten “hirukoiztu” egin da azokan parte hartuko duten saltzaileen koporua. Hala, pozarren azaldu da.
Azokara doazenek deskontu izugarriak aurkituko dituztela esan du Merkatarien Elkarteko kideak. Hala, beherapen horiek aprobetxatzeko deia egin du. Azokan erosiz, gainera, bertoko biztanleek herriko merkataritza laguntzeko aukera izango dute. Besteak beste, arropa dendek,nutrizio establezimenduek, dekorazio dendek, joskintza dendek, drogeriek, lurrin dendek, osagarri dendek, zapata dendek edota altzari dendek parte hartuko dute azokan.
Kokaleku berriaz gain, azokak berritasun gehiago izango ditu aurten. Gurasoek erosketak lasai lasai egin ditzaten, esaterako, gazteenentzako gune bat izango da Jai Alain. Bestalde, pilotalekuko taberna ere zabalik izango da, eta harmailak erabiltzeko aukera izango dute erosketak egitera doazenek.
Parte hartzaileak
Keinuak, Chic, Duna, Serigrafias Sestao, Duka, San Isidro Koperatiba, Taos, Kotoi, Garoa, Loreder Parafarmazia, Karan Spa&Edertasuna, Ekhilore Parafarmazia,Carmen Nabarro Estetika, Mikel Altzariak, Marisol Ume denda, Podium, Amutio Drogeria,Josten, Outlet Bazar, Maeva, Dionisia, Gissela, Colimbo Nautika, Hemen Shop, Marlei, Boutique Fans, Bego&Nerea lurrin denda, Umeak, Gloss, Fermin Berria, Fermin 2, Arrobagreen, Kikaren Munduan eta Prink.