
Paul Thomas Andersonek idatzitako eta zuzendutako istorioak zine porno aktore baten bizia dakar filmera. Pelikulak hainbat sari irabazi zituen, eta 1997ko Oscar sarietako hautatu zuten, hiru izendapenetan. 19:00etan hasiko da film emanaldia.
Jack Horner zuzendariarentzat zine pornoa beste arte mota bat da, eta hori trasmititzen ahalegintzen da haren pelikuletan. 70. hamarkadaren amaieran, Hornerrek Eddie Adams ezagutuko du. Adams nahiko inozoa da, baina dohai ikaragarriak dauzka zine mota horrentan aritzeko. Adams zine poronoko izarra bihurtuko da, botere guneetako pertsonaia garrantzitsuekin jarriko da harremanetan.