Zigor osoa beteta, aske geratu da Olatz Egiguren Bermeoko bizilaguna
Zapatu goizean utzi zuten libre Bermeoko bizilagun izandako Olatz Egiguren; Almeriako kartzelako atarian zain zituen senide eta lagunak.
2007. urtean atxilotu zuen Guardia Zibilak ETAko kidea izatea leporatuta. Hain zuzen, 18/98 auzian epaitu eta zigortu zuten, Ekin atalean. Urte horretako abenduan agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98 sumarioan epaitutako 52 lagunetatik 46 atxilotzea; tartean, Egiguren bera. Bilboko Santutxu auzoan atxilotu zuten, gurasoen etxean. Gardia zibilak zain zituen atarian; atea jo, eta Egigurenentzat abisua zutela esan zuten guardia zibilek. Etxean zirenak atarira jeitsi ziren eta atxilotu egin zuten auzipetua.
Zapi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten orduko hartan; hala, sei urtetik gora eman ditu preso Egigurenek, zigor osoa beteta. Urte horietan guztietan, Espainiako hainbat kartzeletan izan da: Madrilgo Soto del Realen (Espainia), Cordoban (Espainia), Alboloten (Granada, Espainia) eta Almerian (Espainia). Azken horretan igaro ditu espetxeko azken bizipenak, etxetik 1.032 kilometrotara, hain justu.