
Oka ibai gris koloreagaz izen bereko Muxikako auzoan
Azken hilabetean, Muxikatik pasatzen den Oka ibaiko ura gris koloreagaz agertu da hainbatetan, eta Muxikako herritarrak kexu dira. Udalak jakinarazi duenez, kezkatuta zeuden hainbat herritarren deiak jaso dituzte; batez ere Zugastieta, Oka eta Ariatzako lagunena.
Egoera argitze aldera, arlo horretan eskumena daukaten erakundeengana jo du udalak. Nabarmendu duenez, Urdaibaiko Patronatoa, Uraren Euskal Agentzia (URA) , Busturialdeko Ur Partzuergoa, Autzaganeko tunela egiteaz arduratzen den UTE Autzagane, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen saila jakinaren gainean jarri dituzte. Lehenbailehen azalpenen bat jaso nahiko lukela esan du udalak.
Oka ibaiko goi ibilguaren lehen kolore aldaketak 2013ko Gabonak baino lehenagokoak dira. Eguraldi txarra zela eta, baina, udalak ez zion garrantzia gehiegirik eman, euriaren eragina zela uste baitzuen. Urtarriletik aurrera, hala ere, egoerak okerrera egin duela esan du udalak, eta salaketa deiak ugaritu egin dira. Muxikarrak arduratuta daudela esan du.
Muxikako Udalak ez daki zergatik Oka ibaia gris kolorez bajatzen den. Udalaren ustez, Autzaganeko tuneletako obrak izan daitezke errudunak, baina ez dakite ziur. Hala, dagokien erakundeei gaia aztertzea eskatu die. “Garrantzirik gabeko isurketak diren, edota kutsadura arriskua dagoen argitu nahi dute muxikarrek”. Horregatik, uraren kalitatea aztertzeko deia egin du udalak, erreka kutsatzeko arriskua dagoen jakin dezaten.