
Gernika-Lumoko herritarrek txistorra jana eginez eman zuten Karta Sozialaren berri, joan den zapatuan. Antolatzaileen berbeta, “orain” hasi dute bidea, baina, “aurrerantzean ere” lanean jarraitzeko asmoa daukate.
Eguenean, esaterako, Karta Sozialaren aurkezpena egingo du herriko talde eragileak. Hain zuzen, Astran batuko dira, 19:00etatik aurrera. Kartari buruzko azalpenak emango dituzte, Gernika-Lumoren “gabeziak” bistaratuz. Alde horretatik, gernikarrek nahiko luketen eredua marrazten hasiko dira batzar horregaz. Parte hartzeko deia egin dute