Muruetako sokatira taldeak Irlandan ospatuko den munduko txapelketan parte hartuko du. Otsailaren 19an hasiko da txapelketa eta 24an bukatu, Castleberren (Irlanda). Irlandara abiatuko diren talde guztiek, lehenengo egun bietan, kluben arteko txapelketan parte hartuko dute. Horren ostean, pisu bakoitzeko Euskal Herriko txapeldunak izango dira Euskal Herriko selekzioko ordezkariak, nazioarteko txapelketan.
Muruetako sokatira taldeak, orain dela lau urte hasitako ibilbidea borobildu gura du Irlandan jokatuko den munduko txapelketan. Lehenengo aldia izango da Europa eta munduko mailako lehiaketa batean parte hartuko dutena eta gogotsu daude taldeko kideak. Mundu mailan lehiatzea ez dela erraza izan aipatu dute Muruetako mutilek. «Kirol prestakuntzaz gain, arlo ekonomikoan izan ditugun zailtasunei ere aurre egin behar izan diogu».
Euskal Herriko txapelketan pasadan urtean lehiatu zen lehenengoz eta aurten ere errepikatu dute. Gainera, 2014ko txapelketan emaitza onak lortu dituzte eta final guztietara iritsi dira.
Euskal Herriko taldeak
Muruetarekin batera, Abadiño, Ibarra, Badaiotz, Gaztedi eta Ñapurrak ere Iralandara joango dira. Epaile moduan, EHKF-ko bi ordezkari egongo dira Irlandan, Miguel Ranero eta Mikel Azarola.
Sokatira
Munduko txapelketa
-Otsailak 20. Taldekako txapelketa
Gizonezkoak 560 kilo
Emakumezkoak 540 kilo
Gizonezkoak 640 kilo
23 urte azpikoak 600 kilo
-Otsailak 21.
Gizonezkoak 600 kilo
Emakumezkoak 500 kilo
Gizonezkoak 680 kilo
Juniorrak 560kilo
-Otsailak 22. Nazioartekoa txapelketa
Gizonezkoak 560 kilo
Emakumezkoak 540 kilo
Gizonezkoak 640 kilo
23 urte azpikoak 600 kilo
-Otsailak 23.
Gizonezkoak 600 kilo
Emakumezkoak 500 kilo
Gizonezkoak 680 kilo
Juniorrak 560kilo
Mixtoa 4×4 600kilo