
Frantxuen haitzetako kalteak konpontzen
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik deituta, kalteen balantzea egiteko batzartu ziren joan den barikuan udaletako, aldundietako, Espainiako estatuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak. Bizkaiko eta Gipuzkoako portuak eta kostaldea gogor kolpatu dituzten denboraleek eragindako kalteak aztertzeaz gain, konponketa lanak koordinatzea izan zuten helburu. Batzarra eginda, bihartik aurrera batzar teknikoak hasiko dituztela jakinarazi du oregik,
“kalteak identifikatzeko eta ebaluatzeko”, batetik, eta “egin beharreko jarduerak zehazteko eta lehentasunak ezartzeko”, bestetik.
Oregik zehaztu du udaletako bakoitzak batzar tekniko bat izango duela datozen hamabost egunetan. Bilera horretan dagokion aldundiak, Kosta Mugapeak eta Jaurlaritzak ere parte hartuko dute. Ondoren, martxoaren 3tik 7ra bitartean, batzar orokor bat egingo dute herrialde bakoitzean, jarduerak zehazteko eta egutegi bat finkatzeko.