Bizkaia Gernikak ezin izan duzapatuko derbia irabazi. Hasierako minutuetan joko ona egin zuen etxeko taldeak, baina Hernaniren joko ordenatuak garaipena eman zion Gipuzkoako taldeari.
Hutsune nabarmena igarri zen aurrekaldean, izan ere, Mua Sala, Nikola eta Guenetxeak ezin izan zuten neurketan egon eta horrek taldea indar gabe laga zuen. Horrez gain, defentsan hutsegite larriak egin zituzten basurdeek eta Hernanik ez zuen barkatu.
Sailkapen orokorrean, 32 puntu dauzka Bizkaia Gernikak eta zortzigarren postuan dago.Ligako hurrengo jardunaldia, hamabost egun barru jokatuko da eta Gernika-Lumoko taldea, Cisnerosen aurka lehiatuko da etxetik kanpo.