
Euskal Herria Museoko tailer bat
Domekan izango da hitzordua, 17:00etatik aurrera. Museoan ikusgai dagoen
Emakumeak eta euskal pilota erakusketa aprobetxatuta,
Emakumea pilotari izango da tailerraren izenburua, eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da. Dena den, umeek helduren batekin joan beharko dute museora.
Otsailaren 22an, berriz,
Herri kirol olinpiadak izeneko familiarteko tailerra egingo dute Gernika-Lumoko museoan, 6tik 10 urtera artekoei zuzenduta.
Tailerretan parte hartzeagatik ez da oraindu behar, baina izena eman behar da aldez aurretik, 94-625 54 51 telefonora deituta edo
euskalherriamuseoa@bizkaia.net helbidera idatzita.