Bermeoko Asko gutsut ideia-kol

ektibo anonimoak kaleak bete gura ditu beste behin; izan ere, gauza txiki eta originalek enamoratzen dituzte beraiek. Iaz abiarazitako ideia-kolektibo horrek jarraipena izango zuela aitortu zuten iaz, eta, orain, maitasuna adierazteko prest agertu dira ideia berri batekin.
Asko Gutsut esan dutelako, esango dutelako eta oraindik gehiago esan behar dela uste dutelako abiarazi zuten iaz Asko Gutsut Bermeon. Pegatina zurietan Asko Gutsut idatzi, eta tabernetako bainugeletan hasi ziren horiek itsasten. Maiteminduen egunean, barriz, Asko Gutsut zioten kartelez josi zuten herria otsailaren 14an. Hala, lana eskaintzen edo eskatzen duten kartelen moduan, maitasuna eskaintzen hasi ziren, dohainik.
Oraingoan ere, «ideia sinple bat» zabaldu gura dute, «debalde, musutruk, edonork edonon edonoiz (urteko edozein egunetan) asko gutsut esateko». Lore formako irudi batean bildu dituzte asko gutsut dioten paper zatiak; hala, herritarrak gonbidatu dituzte lorea egin eta petalo bat oparitu dezaten. Gainera, lorea inprimatzeko aukera eman dute Asko gutsut ideia-kolektiboaren helbidean: http://askogutsut.wordpress.com