
Banarteko kideak
Banarte Antzerki Taldearen antzezlanak memoria historikoa berreskuratzea dauka helburu, eta Gernika-Lumon 1913. urtean eman zen bi munduren arteko talkan dago oinarrituta. Urte hartan, Eibarko langileak iritsi ziren Gernika-Lumora, XX. mende hasierako pentsaerak eskualdera ekarriz. Bertoko gizarte tradizionalak eta Eibarko gizarte librepentsalariak bat egin zuten, eta talka horren adibidea da 1913an Eibarko langileek egindako greba. Gertaera hori eskualdeko historia industrialaren lehen protesta izan zen. Antzezlana osatzeko Jose Angel Etxaniz
Txato gernikarraren azterlanetan oinarritu zen Banarte.
Urrian estreinatu zuten lana Gernika-Lumon, eta Sardo Irisarri zuzendari eibartarrak orduan azaldu zuenez, “Espainiako historia zehatz mehatz ezagutzen dugu, baina gure herriko historia erdi galduta dago”. Hala,
Guernica 1913 antzerkiaren helburu nagusia bertoko historia ezagutaraztea da, emozioak azaleratuz.
Banarte Antzerki Taldea pozik agertu da sariagaz, eta esan du orain lana ahalik eta leku gehienetara eramatea dela helburua. Sariak azaroan banatuko ditu konfederazioak, Meditarranioko Antzerki Amateurraren Nazioarteko VIII. Topaketen itxiera ekitaldian.
-
-
Banarteko kideak
-
-
Antzezlanaren kartela
-
-
Durangon egindako performancea
-
-
Durangon egindako performancea
-
-
Durangon egindako performancea
-
-
Aktoreak
-
-
Jose Angel Etxaniz ‘Txato’
-
-
Gernika-Lumon emandako prentsaurrekoa
-
-
Gernika-Lumon emandako prentsaurrekoa
-
-
Banarteko kideak