
Ikurrinak
Beste zeinbat udalek legez, 39/1981 legeak xedatutakoa betearazteko agindua jaso du Nabarnizko Udalak, eta, beraz, udaletxean Espainiako bandera jartzeko derrigortasuna dauka. Ikur hori jartzea “n
abarniztarron nahiaren aurkakoa dela jakinda, eta erakundeok herritarren erabakien kudeaketaren ardura daukagunez”, adierazpen bat onartu eta ikurrinaren aldeko ekitaldia egitea erabaki dute udalean ordezkaritza daukaten Bilduk eta EAJk.
Hala, domekan –otsailak 16– egingo dute ekitaldia, eta han parte hartzeko deia egiteaz gain, etxeetako leiho eta balkoietan ikurrina jartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Ikurrina behar izanez gero, herriko hiru tabernetan 3 euro ordainduta eskuratu daitekeela jakinarazi du. Horrez gain, udalak sinatu duen adierazpena norbanako legez izenpetu dezatela ere eskatu diete. Domekan bertan udaletxe zaharrean egongo da horretarako aukera.
Geurea, ikurrina ekitaldia. Egitaraua:
- 12:30ean, bolanderen eta txalapartaren bidez,plazan biltzeko deia.
- Ostean, ikurrin-mosaikoaren osaketa
- Udaletxeko balkoitik, orain arteko alkateen adierazpena
- Bertsolariak
- Ikurrin dantza
- Plazan ikurrina jartzea
- Agintariena
- Adierazpenaren izenpea, “udalaren erabakiari babesa agertzeko”
Dokumentuak: