
Umeak Gernika-Lumoko udalekuetan
Gernika-Lumoko eta Bermeoko Gazteria Zerbitzuak eta Urremendi elkarteak antolatu dute ikastaroa, eta parte hartzaileek titulu ofiziala eskuratuko dute. Zapatuetan izango da ikastaroa, martxoaren 22tik ekainaren 28ra bitartean, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. 200 euro balio du ikastaroak, eta plazak mugatuak dira, hogei lagunentzako lekua baino ez baitago. Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan eta Bermeoko Kultur Etxean emango dituzte eskolak, euskaraz.
Izena emateko edo informazio gehiagorako Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegora jo daiteke (94-627 02 15), Bermeoko Gazte Informazio Bulegora (94-617 91 58) edo Busturialdea Team-era (94-625 76 09).