Hirugarren utez,
Ipuin Lapikoa 2014-Dakizuna esan, daukazuna eman ekimena jarri dute martxan Bermeon; horregaz, “herriaren, gizartearen identitaea berreskuratu” gura dutela azaldu dute ekimenean parte hartzen dutenek; izan ere, horien arabera, “azken 50 bat urtetan eten handia izan da ahozko transmisioan”. Ekimen horretan parte hartzeko aukera eskaini nahi izan diote herritarrei; hala, martitzenetan 18:00etatik 20:00etara batzean da taldea liburutegiko 3. solairuan eta bertaratzeko aukera du pertsona orok.

Ipuin Lapikoko kideak, Euskara zinegotzia eta Euskara teknikariak
Herritarrak ez ezik, San Frantzisko herri ikastetxeko ikasleak ere hasi dira ekimenean parte hartzen; astero astero joaten baitira Ipuin Lapikoko kideak 5. eta 6. mailako ikasleengana beraien bizipenak trukatzen. Halaber, ikasleei egiten dioten transmizioaz gain, ikasleek “zeregin aktiboa” edukitzea ere bilatzen du ekimenak; hala, familian galdetu behar izaten dute, beraien etxekoen memoria berreskuratzekotan”. Eta galdetutako horren erantzunak saioetara eramaten dituzte gero, transmisioan eten barik.
“Orain 50 urte inguru dituen jendeak –transmisore izan behar duenak– galdu egin du horren kontzientzia eta egungo gurasoek ez dutenez ahozkotasunaren transmisioa jaso, ez daukate zer transmititu”, adierazi du Itziar Rekalde ekimeneko gidariak. Gauzak horrela, “apurka-apurka” behar horretan hasi direla esan du. Bestalde, “taldekieen bizipenetatik ipuinetara” salto egin nahi dute; bizipen horiek kontakizunetan bilakatu nahi dituzte, hartara, etendako ahozkotasuna berreskuratzeko.
Rekalderen ustez, “oso garrantzitsua da ahozko transmisioari indarra ematea”, azken finean, horrek emaen baitu “identitatearen kontzientzia”. Horregatik, herritarrak guztiak gonbidatu dituzte Ipuin Lapikoan parte hartzera.