Kandelario jaien barruan, Demikuko VII. Mendi martxa egin zuten joan den domekan. Urtero legez, mendizale asko batu zituen Bermeoko auzo horretako martxak. Hain zuzen, aurten 100 lagunek parte hartu dute aurtengo martxan. Gainera, oraingoan ere ibilbide bi izan dituzte ibiltariek aukeran: 25 kilometroko luzea, batetik, eta 12 kilometroko laburra, bestetik. Ume zein heldu batu ziren hitzordura, eta amaitzean kamiseta bana jaso zuten, oroigarri gisa.