
Iazko sariketa
Literatur Sariekin urtero daukaten hitzordua iritsiko zaie bihar Gernika BHIko ikasleei. Lizeo Antzokian bilduta, literatur sariak banatuko ditu hezkuntza zentroak bihar, 11:30ean hasita.
Ikasle bi ariko dira aurkezle lanetan, eta ikasleek eurek osatutako talde batek ipiniko dio musika ekitaldiari. Zelan ez, bertsolaririk ere ez da falta izango. Gernika BHIk jakinarazi duenez, 2. DBHko, 4. DBHko eta 2. Batxilergoko ikasleek hartuko dituzte sariak. Hain zuzen, irabazleak ez ezik, finalistak ere igoko dira Lizeoko taula gainera.