Haritz Orbe gernikarra Mallorcako lasterketan izango da, Continental Euskadi taldearekin. Taldea ondo ikusten du gernikarrak eta denboraldiko lehenengo lasterketara gogotsu eta ilusioz doala esan du.
Otsailaren 9an hasiko da lasterketa, eta 12ra arte iraungo du.Emaitzak eskuratzea zaila ikusten du. «Maila handiko talde asko izango dira Mallorcan eta horien artean gailentzea lan nekeza izango da» gaineratu du.
Orbe, Gorka Gerrikagoitia herrikide eta kirol zuzendariaren esanetara ariko da. Gustora ari da Gerrikagoitiarekin lanean. «Esperientzia handiko txirrindulari eta zuzendaria da eta hori taldearentzako aberasgarria da» nabarmendu du.
Aurrera begira datozen lasterketetan, daukaten taldearekin maila egonkor batean mantentzea du helburu.