Gernika-Lumoko Santanape eta Bermeoko Arene kiroldegiek eski irteera bi antolatu dituzte datozen asteetarako. Lehenengo bidaia Astunera izango da, otsailaren 21etik 23ra, eta bigarrena berriz, Baqueira Beretera, martxoaren 7tik 9ra bitartean.
Astuneko bidaiaren kostua 155 eurokoa izango da eta Baqueira Beretekoa aldiz, 161euro. Kiroldegiko bazkideak ez direnek, gehiago ordaindu beharko dute, 161 eta 205 euro hurrenez urren. Prezioaren barruan sartzen dira autobusa, ostatua, asegurua eta forfaita. Antolatzaileek, umeek prezio berezia izango dutela jakinarazi dute, 145 euro bakoitzak.
Interesatuek, bi lekutan eman dezakete izena, Santanape eta Arene kiroldegian eman beharko dute izena bertara hurbilduta edo telefonoz deituta: Santanape kiroldegia (94 627 00 45) eta Arene kiroldegia (94 617 91 80).