
Sagardotegi bat
Urtero legez sasoi honetan, sagardotegi batera joateko eguna zehaztu du Gernika-Lumoko mendi taldeak. Hilaren 22an izango da irteera, eta 09:00etan ipini dute hitzordua, Gernika-Lumoko autobus geltokian. Izan ere, Astigarragako Oialume-Zar sagardotegian bazkaldu orduko, hiru ordu inguruko ibilbide bat egingo dute mendizaleek, Zumaia eta Zarautz lotuz.
Bazkideentzat 45 euro balio du irteerak, eta prezio horren barruan daude autobusa eta sagardotegiko menua; bazkide ez direnek, aldiz, 48 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko eta ordainketa egiteko Goi-Zaleren lokalera joan behar da (Pedro Elejalde kalea, 8) martitzen edo eguenetan, 20:00etatik 21:30era. Irteeraren inguruko informazio gehiagorako ondoko telefono zenbaki hauetara dei daiteke: 94-625 84 78/639-646 723.