Urdaibaiko padura; atzean, Muruetako ontziolak. Argazkia: Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola
Familiarteko Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea izendatu duten honetan, Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatzeko
Hezeguneak eta nekazaritza leloa aukeratu du Ramsar Hitzarmenak 2014rako. Hala,
Hezeguneak eta nekazaritza: batera hazkundearen alde lemapean izango du Euskadiko Biodibertsitate Zentroak gogoan hezeguneen eguna.
Astebururako antolatu ditu jarduerak Busturiko Madariaga Dorretxeak. Zapatuan, adibidez, Salburuako hezegunea ezagutzeko aukera emango du, eta domekan Txingudikoa. Bi egunetan, gainera, Urdaibain zehar ibilbideak ere antolatu dituzte, hurbilekoa ere ezagutzera emateko asmoz.
Beren beregi umeei zuzendutako jarduerarik ere izango da. Zapatu goizean hezeguneei buruzko irakaspenak hartuko dituzte gazteenek, jolasaren bidez, eta arratsaldean urmael artifizial bat eraikiko dute, zentroko lorategian. Domekan, bestalde, txinatar itzalen bidez
Krokodilo bat Urdaibain? ipuina kontatuko du Bego Alabazanek, eta ondoren teknika horri buruzko azalpenak emango ditu, tailer batean.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: 94-687 0402 edo
info@torremadariaga.org.
Hezeguneen Mundu Mailako Eguna
Bihar, zapatua
- 10:00-13:00. Irteera: Salburuako Ramsar hezegunea (Gasteiz, Araba). Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 1 euro (Minibusa 08:15ean aterako da zentroko aparkalekutik).
- 10:00-13:00. Irteera: Urdaibaiko Ramsar hezegunea (Busturia). Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 1 euro.
- 11:30-12:30. Tailerra: Hezeguneei buruzko mahai-jolasa. Ikasi hezeguneei buruz, jolasten. 8 urtetik aurrerako umeei zuzendua. Tarifa: 2 euro.
- 17:00-18:30. Irteera: Itsasadarra itsasontziz. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 15 euro (Tarifa murriztua, 12 urtetik behera: 10 euro).
- 17:00-18:30. Tailerra: Hezegunea lorategian. Urmael artifizial baten eraikuntza zentroko lorategian, habitat heze bihurtzeko. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 2 euro.
Etzi, domeka
- 10:00-12:00. Ibilbidea: Txingudiko Ramsar hezegunea (Irun, Gipuzkoa). Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 1 euro. (Minibusa 08:15ean aterako da zentroko aparkalekutik).
- 10:00-13:00. Ibilbidea: Urdaibaiko Ramsar hezegunea (Busturia, Bizkaia). Adin guztiei zuzendua. Tarifa: 1 euro.
- 12:00-13:00. Ipuin kontaketa txinatar itzalen bidez, Bego Alabazanen eskutik: Krokodilo bat Urdaibain? 5 urtetik aurrerako umeei zuzenduta. Doan.
- 13:30-14:00. Tailerra: Txinatar itzalen laborategia, Bego Alabazanen eskutik. 8 urtetik aurrerako umeei zuzenduta. Tarifa: 2 euro (plaza mugatuak).
- 17:00-18:00. Bisita gidatua. Hezeguneak eta nekazaritza: batera hazkundearen alde. Adin guztiei zuzenduta. Doan.
- 17:00-18:30. Tailerra: Inguruko hegaztiak. 5 urtetik aurrerako umeei zuzenduta. Tarifa: 2 euro.
Gainera…
- Hezeguneei buruzko informazio puntua.
- Vine bideo lehiaketa: 2014ko urtarrilaren 27an hasi eta otsailaren 9rarte, nekazaritza eta hezeguneen arteko elkar-ekintza onuragarriak erakusten dituen edota Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatzeko antolatutako ekintza ezberdinen bideoak elkabanatzera animatzen du Ramsarrek. Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.ramsar.org.
- Umeentzako komiki lehiaketa: Eman irtenbide bat hezeguneen arazoei.