Ander Lipus markinarra
Luhuson estreinatu ostean, Bermeon taularatuko dute
Hamlet-en lehendabiziko eszenaratze euskalduna. Hiru konpainia arduratu dira ekoizpenaz, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain, eta Xabier Mendiguren Elizegi arduratu da testua moldatzeaz. Taula zuzendaritza lanetan Ximun Fuchs ari da, eta Ander Lipus aktore markinarra da protagonista nagusia.
William Shakespeareren antzerki obra klasiko ezaguneko pertsonaiarik ezagunenari emango dio bizia Lipusek, baina ez da bera aktore bakarra izango. Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu eta Urko Redondo ere izango dira taula gainean.
XXI. mendean eta Euskal Herrian kokatu dute Hamlet, gaur eta hemen, eta egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarri guztiekin. Horrela,
langabezia izango da besteak beste antzezlanaren ardatz nagusietako bat.
Bihar izango da saioa, 20:00etan, eta sarrerak
8 euro balioko du. Gizarte eta Kultura Etxean, orotarako kutxazainetan eta
www.kutxabank.es webgunean eros daitezke aurretiaz.