Txapelketako bigarren fasean Euskal Ligan aritzeko kanporaketa jokatuko du Urdaibai eskubaloi taldeak. Nahikoa izango da partidu bakar bat irabaztea Urdaibaiko neska gazteak txapelketako bigarren fasean euskal ligan jokatu ahal izateko.
Gipuzkoako taldeen aurka lehiatuko beharko dute Urdaibaiko neskek. Zapatuan Aloñamendi taldea izango dute aurrez-aurre eta igandean berriz Ereintza. Barikuan Aloñamendik galtzen badu, zapatuan irabazi eta euskal ligan izango da talde bizkaitarra.
Aurreko astean ligako lehen postua eskuratuta, taldeko neskak pozik eta gogotsu daudela jakinarazi du Iker Remero taldeko entrenatzaileak.
Asteburuko partiduei dagokionean, talde aurkariak ez ezagutu arren, irabazteko aukerak dituztela uste du Remerok. “Lehen aldiz jokatuko ditugu gisa honetako partiduak eta etxetik kanpo arituko garen arren, urte guztian borrokatutako helburua lortzen saiatuko gara” gaineratu du.