Makilarekin edo makila gabe, kantuan ateratzeko prest dira Busturialdeko herritarrak. Beste hainbat jaik legez, antzina, zentsu erlijiosoa zuen eguna zen Santa Ageda; dena den, egun ia erabat galdua du zentsu hori. Hala, honengatik edo hargatik, koplak kantatuz, diru edota janari eske joango dira gazte zein helduak, etxez-etxe, baserriz-baserri, auzoz-auzo…
Santa Ageda, Ibarrangelun
Santa Ageda bezperan aterako dira kantuan gehienak; eta aurreko zein ondorengo egunetan gainontzekoak. Arratzun, Ean, Ibarrangelun eta Sukarrietan eskainiko dituzte lehenengo koplak etzi, eta abesten azkenak Ajangiz eta Nabarniz izango dira datorren zapatu-domekan. Bitartean, Bermeon, Busturian, Elantxoben, Foruan, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Mundakan, Muruetan eta Muxikan abestuko dute santuaren ohorez.
Norbanako zein elkarteak
Norbanakoak zein talde edo elkarteak izango dira kaleei doinu berezia jarriko dietenak; hala, emakumeen eta hirugarren adinekoen elkarteek, gazte asanbladek, guraso elkarteek, abesbatzek, bertso eskolek… kantatuko dute egunotan.
Dena den, Busturialdeko ikastetxe eta ikastoletako neska-mutilek ere beraien ahotsez ekarriko diote herriari soinu bitxia.
Orain arte bezala, kantulariek dirua jasoko dute euren abestien ordainetan, gerora diru horri nork bere erabilera emateko. Arratzun, esaterako, badu batuko den diruak helburu jakin bat: bildutakoa Minbiziaren aurkako elkarteari eta Euskadiko PKU elkarteari ematea.
EGITARAUA:
Ajangiz
Otsailaren 8an. Mendieta auzoko plazan batuko dira 16:00etan, Santa Ageda abesten joateko.
Arratzu
Urtarrilaren 31n. 19:00etan, eskolan batuko dira Santa Agedako entsegurako.
Otsailaren 1ean. 10:00etan, Elizalden elkartuko dira kantu kantari hasteko eta 15:00etan, Loiolan izango da barriz hitzordua.
Bermeo
Otsailaren 4ean. Goizean zehar, eskola publikoko ikasleak ariko dira abesten herrian
zehar; eguerdian, Erroxape Emakumeen Elkartekoak, eta arratsaldean, Sagrado Corazon eta Eleizalde ikastolako ikasleak.
Busturia
Otsailaren 2an. 12:00etan Arrotegi egoitzan batuko dira, Atxurkulu elkartearen eskutik abesteko.
Ea
Urtarrilaren 31n. 20:00etan, Santa Agedako entsegua, bolatokian.
Otsailaren 1ean. 11:00etan, Natxituko plazan batuko dira etxez etxe abesten joateko. Amaitzerakoan, Ermintxo hotelean, afari-merienda egingo dute.
Otsailaren 5ean.
– Goizean zehar, Elantxobeko trikitilariak.
– 12:00etan, meza.
– 12:30ean, eskola umeen Santa Ageda koplak, plazan.
– 13:30ean, Beñat Ugartetxea eta Onintza Enbeita bertsolariak. Ondoren, Ermintxon bazkaria trikitilariekin.
Elantxobe
Otsailaren 4ean. Hirugarren Adineko elkartearen eskutik, herriko kale guztietatik abestuko dute santuaren ohorez.
Forua
Otsailaren 4ean. 17:30ean kultur etxean batuko dira, bertatik herrian zehar abesten joateko.
Gautegiz arteaga
Otsailaren 4ean. 09:00etatik gauera arte, kantuan ariko dira herritarrak herrian zehar.
Gernika-lumo
Otsailaren 4ean. Gernika-Lumoko Errenteria auzoko Abots-Eder abesbatza ere aterako da santa eskean.
Ibarrangelu
Otsailaren 1ean. 12:00etan Ibaietatik eta 17:00etan Elizaldetik abiatuta, kantuan ariko dira goiz eta arratsaldez ibarrangeluarrak.
Mundaka
Otsailaren 4ean. 10:15ean, eskolako ikasleak herriko zaharren egoitzetara joango dira abesten; 11:00etan, plazan abestuko dute, eta 11:10ean kalejira egingo dute herrian zehar.
Murueta
Otsailaren 4ean. 15:00etan, abesten aterako dira herritarrak etxez etxe, gauera bitartean.
Muxika
Otsailaren 2an.
– 10:00etan hasita, abesten aterako da Erdu Gazte Asanblada eskolako umeekin. Kurtzerotik abiatuko dira, eta bertatik Alai Begira, Eleizalde eta Barandika auzora joango dira kantuan.
– Arratsaldean, gazteak eurek joango dira abesten, Astein hasi eta Ibarruri, Gorozika eta Ariatza auzoetan.
Nabarniz
Otsailaren 9an. Hirugarren Adinekoen Elkarteak antolatuta, goizean hasi eta egun osoan, abesten ariko dira herritarrek auzorik auzo.
Sukarrieta
Otsailaren 1ean. Udaletxe aurrean batuko dira 15:30ean; bertatik, auzoz auzo, abesten joango dira.