Bermeotik Bakiora kostatik doan errepide berria itxi egin behar izan du norabide bietan Bizkaiko Foru Aldundiak, gaur goizeko lur-jausien ondo
Bermeotik Bakiorako bidea. Argazkilaria: Bakioko Udala
rioz. Hain zuzen, BI-3101 errepideko 33kilometroan erori dira lurjausiak. Hori dela eta, Bermeora ailegatu gura izan duten ibilgailuak Bidebietara bideratu dituzte, eta bertatik Sollubera.
Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, gune horrek asko sufritzen du eguraldi kaxkarrarekin; horregatik, “geologoak etengabe izaten dira inguru hori berrikusten”. Orain ere, geologoak lur-jausiak izan diren tokian direla jakinarazi du aldundiak, zenbaterainoko kalteak dauden aztertzen.
Oraindik lur-jausien bolumena zenbatekoa den ez dakite, beraz, errepidea barriz noiz zabalduko duten ezin dezakete jakin; dena den, bi-hiru egun, gutxienez, beharko dituztela harkaitzak bertatik kentzeko eta bidea barriro zabaltzeko aitortu dute aldunditik, “makinariak bertara ailegatzeko ere ez baitu erraz”.