Euskal selekzio ofiziala aldarrikatu du ESAITek Juntetxe aurrean
http://www.youtube.com/watch?v=a8WPMlhA98U&feature=share&list=UUBkCYfe62EL_1gPz5KYhyHg
Gaur Bizkaiko Batzar Orokorretan 2020ko Eurokoparen gaia eztabaidatzen ari direla eta, ESAITek elkarretaratzea egin du Gernika-Lumoko Juntetxearen aurreran. Hain zuzen, euskal selekzio ofiziala aldarrikatu dute, bertoko selekzioak 2020ko Eurokopa jokatu dezan eskatzeagaz batera. Batzar Orokorretan gaia eztabaidatzea hasi direnean, ESAITeko bi kideri Juntetxe barrura sartzeko baimena eman diete.
ESAITeko ordezkariek nabarmendu dutenez, “azkenaldian 2020ko Eurokopari buruzko eztabaida piztu da, eta gai esparru politikora ere heldu da”. Hala, kalean ere presentzia izan behar du euskal selekzioaren eztabaidak”. Izan ere, herritarren presioa ere oso garrantzitsua izango dela deritzote. Euskal jendartearen hautua zein den erakutsi behar zaie erakundeei, horiek ere pausoak ematen jarrai dezaten.
Gaia erakunde publikoetara heldu dela eta, ESAIT “baikor eta ezkor” azaldu da aldi berean. “Aurrerapauso bat nabaritu dugu, baina pauso garrantzitsuak ematea falta da oraindik ere”. Mugimenduko kideen berbetan, “baikorrak dira bertoko herritarren eta erakundeen artean eztabaida piztu baita”. Alde horretatik, “ate bat ireki” dela aitortu dute.
Hala ere, euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egiteaz gain, pauso gehiago eman behar direla gogorarazi die ESAITek euskal erakundeei. “Euskal selekzioa Herrialde Katalanetakoekin alderatuz gero, errealitatea oso desberdina da”. Herrialde Katalanetako zenbait selekziok, esaterako, ofizialki lehiatzen dituzte nazioarteko txapelketak. Euskal Herrian, bestalde, ez da horrelako pausoarik eman.
Herrialde Katalanetako selekzio ofizialak, areto futbolekoa, corfbol-ekoa, pitch&putt-eekoa, futbol australiarrekoa, fisioculturismokoa, taekwondokoa, twirling-ekoa, kickboxing-ekoa, karatekoa, icestock-ekoa, raquetball-ekoa, mendi lasterketena, mendiko eskiarena, eskaladarena, eta boloena dira. Kirol horietako federazioek nazioarteko aitopena daukate.