Abian da Bermeoko Erroxape elkartearen Narrazio laburren XIX. Lehiaketa
Martxan jarri du, beste urte batez, Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak Narrazio Laburren lehiaketa. Aurtongoa hemeretzigarren lehiaketa izango da, eta bertan parte hartu nahi duenak otsailaren 12a baino lehen aurkeztu beharko du bere lana, Erroxaperen elkartean (Erreten Lameran), Udal LIburutegian edota Gizarte eta Kultura Etxean.
Aurrekoetan legez, 18 urtetik gorako gizon zein emakumeek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta euskarazko zein gaztelaniazko narrazioak aurkeztu ahal izango ditu; betiere, inoiz argitaratu bakoak, originalak eta inoiz ez sarituak badira.
5 eta 8 orri arteko lanak
Horrez gain, beste hainbat baldintza bete beharko dituzte lanek: bost eta zortzi orri bitarteko luzera eduki behar izango dute, eta orrialde bakarrean egon beharko dira idatzita, tarte bikoitza erabilita.
Parte hartu nahi duenak hiru kopia aurkeztu beharko ditu lehiaketara.Kontakizuna, bestetik, izenburua eta egilearen ezizena daroan kartazal baten barruan aurkeztu beharko da. Kartazal horretan, gainera, lana bera ez ezik, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa) biltzen dituen beste kartazal bat sartu beharko ditu interesatuak.
Hala, lan originalak Erroxape Elkartearen esku geratuko dira. Bestalde, lehiaketako epaimahaiak erabaki ahal izango du saria hutsik uztea, eta oinarriak betetzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo uztea.
Sariei dagokionez, hiru sari ezberdin banatuko dituzte: batetik, irabazleen saria izango da; bestetik, finalistena, eta, azkenik, sari berezia.
Sariak
Lehenengo saria.
Euskarazko eta gaztelaniazko narrazio onenengatik 200 euro eta garaikurra jasoko dute idazleek.
Finalisten saria.
100 euroko saria jasoko dute euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako finalistek, eta, horregaz batera, garaikurra.
Sari berezia.
Euskaraz zein gaztelaniaz, irabazle eta finalistaren azpitik geratzen den lehenengo bermeotarrak irabaziko du 150 euroko sari berezia.