Asturiasko taldeak
Mezigayuska disko berriko abestiak taularatuko ditu Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, barikuan. Hain zuzen, 20:30ean hasiko da talde asturiarraren kontzertua. Ines Osinaga Gose taldeko kideak ere parte hartu behar zuen kontzertuan, baina osasun arazoak dituela eta, ez da posible izango.
La Tarrancha 2003an jaio zen, hainbat musika estilo batuz. Taldeak
ska eta reggae doinuak lantzen ditu, batez ere, baina bestelako musika estiloak alboratu barik. Hala, musika asturiarraren, latinoaren, errusiarraren eta funk, reggae eta pachanga ukituak ere badituzte abestiek.
Asturiasko taldearen beste ezaugarri bat zuzenekoa da. Hain zuzen, kontzertu alaiak, dibertigarriak eta erritmoz beteak jotzen dituzte taldekideek.