Luz-Ardidenera eski irteera antolatu dute eskualdeko gazteentzat
Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako Gazteria Sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatu dute irteera hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Busturialdea programaren baitan. Hala, Busturialdeko 14 eta 35 urte bitarteko gazteei aukera emango diote asteburu bat Luz-Ardidenen igaroteko.
Hain zuzen, irteera urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra egingo dute, eta prezioa 165 eurokoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Prezioaren barruan izango dira, bertotik Luz-Ardidenera joan-etorria autobusez, gau biko ostatuta 8 pertsonako geletan, egun biko forfait-a eta asegurua. Ez dira prezioaren barruan sartuko, bestalde, gelaren fidantza eta jatekoak.
Bidaia egiteko plaza mugatua izango da, eta, horregatik izena eman beharko dute interesatuek. Dagoeneko horretarako aukera dago, eta azken eguna barikua izango da. Izena eman nahi duenak Bermeoko zein Gernika-Lumoko gazteentzako informazio bulegoetan egin beharko dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena ematerako orduan, Gaztedi Busturialdea programaren barruan dauden herrietan erroldatuako gazteek lehentasuna izango dute.
Informazio gehiago nahi duenak 94 617 91 58 – 94 627 02 15 – 94 625 76 09 telefonoetara deitu ahalko du.