Lur Korta ipuin kontalaria Euskal Herria Museoan izango da domekan
Lur Korta ipuin kontalaria Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan izango da domekan (hilaren 26a). Hain zuzen, 12:00etan hasiko da umeentzako ipuinak kontatzen. Interesatuek aldez aurretik erosi beharko dituzte txartelak. Hain zuzen, museoan bertan erosi daitezke euro baten truke.
Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago saioa. Kortak, gainera, euskara hutsean kontatuko ditu ipuinak.