
San Antontxu txapelketako antolatzaileak eta bertsolariak
Mungiako San Antontxu jaiek sari bat baino gehiago ekarri dituzte Busturialdera. Euskadiko Odoloste eta Txorizo Txapelketako barazki buzkentzarik onenaren saria Bermeoko Jeronimo harategiak irabazi duen artean, San Antontxu XVI. Bertso-paper Lehiaketako sari bat irabazi du bertoko bertsolari batek. Hain zuzen, bigarren saria lortu du Ardatz Enbeita gernikarrak txapelketa horretan.
Atal bi izan ditu sariketak, gazteena eta helduena. Enbeita helduenean saritu dute. Kategoria horretan, Iñigo Legorburu gipuzkoarrak irabazi du,
Oztopoen aukerak izeneko bertso-sortagaz. Enbeita
Abenduko hotzak izenburudun bertso-sortagatik saritu dute, eta Iratxe Ibarra izan da hirugarren saritua,
Euskaldun barri bat BECn izenburudun bertso-sortagaz.
400 euro eta taketa irabazi ditu Legorburuk; 300 euro eta oroigarria, berriz, Enbeitak, eta, 200 euro eta oroigarria, azkenik, Ibarrak.