
Txomin Arana erañarra
Bederatzigarren etapan bizi izandako “infernua” atzean utzita,
Dakar Rallyko hamargarren etapa jokatu zuen atzo
Txomin Arana moto gidari ereñarrak. 39, helmugaratu zen Iquique eta Antofagasta (Txile) lotu zituen etapa horretan, eta, horri esker, pixka bat egin zuen gora sailkapen orokorrean:
60. postutik 58.era pasatu da ereñarra.
Motoetan, Joan Barredak irabazi zuen atzoko etapa, eta Helder Rodrigues eta Cyril Despres helmugaratu ziren haren atzetik. Sailkapen orokorrean, bestalde, aldaketa gutxi. Marc Comak darrai lider, eta Joan Barreda eta Jordi Viladoms dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Antofagastan hasi eta El Salvadorren amaituko da gaurko etapa, hamaikagarrena. 749 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek, horietako 605 kronometratuak. Nabigazioa garrantzitsua izango da Dakar Rallyko etapa erregina izango den honetan ere.
-
-
Txomin Arana, Dakar Rallyan
-
-
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakar Rallyan
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Irudian, Txomin Arana Dakar Rallyan
-
-
-
-
-