
Atzoko aurkezpena, Bermeoko Kafe Antzokian. Argazkilaria: Alberto Astui
Gure Esku Dago plataformaren aurkezpena hartu zuen atzo Bermeoko Kafe Antzokiak. Urtzi Urrutikoetxea kazetariaren eta plataformako Bermeoko lan taldekoen konpainian gozatu zuten bertaratutakoek. Ordubete inguruko hitzaldia eman zuen kazetariak; besteak beste, Euskal Herriko egoera Eskoziakoarekin eta Kataluniakoarekin konparatu, eta horren inguruko azalpenak eman zituen. Bermeoko lan taldekoek, ostera, herri ekimenetik zer egingo duten azaldu zuten. Guztia, 100 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo,
Gure Esku Dagok pentsatu baino gehiago; horregatik, «pozik» dira herritarren aldetik jasotako erantzunagaz.