
Herriko adineko jendea portutik goiko autobus geltokira igoteko garraio zerbitzua eskaini du orain arte Elantxobeko Udalak; aurerrantzean ere, zerbitzuaz gozatzeko aukera izango dute bertako herritarrek, dena den, egunero izan beharrean, soilik eguaztenetan erabili ahalko dute zerbitzu hori. Elantxobeko alkate Koldo Olagibelek jakinarazi duenez, “langile eta diru faltak” behartu du udala erabaki hori hartzera; izan ere, udaleko langileak dira behar hori egiten dutenak, eta, orain, gainera, horietako bat erretiratu egin da.
Eguaztenetan izaten da herriko BBK bulegoa zabalik, eta horregatik eskainiko du udalak zerbitzu hori egun horretan, goizean eta eguerdian; hala, herritarrek egun hori aprobetxatu ahal izango dute Gernika-Lumora joateko ere.
Egoera egonomikoak hala jarraitzen badu, behintzat, Elantxobeko Udalak ez du asmorik zerbitzua lehengora bueltatzeko, alegia, egun guztietan herritarren eskura jartzeko.