Denboraldi bikaina egiten ari da Busturiako infatilen futbol taldea. Liga amaitzeko hiru partidu baino ez zaizkie falta eta zaila izango bada ere, oraindik txapeldun izateko aukerak dituzte.
Aste honetako atsedenaren ostean, Markiña-Xemeinen lehiatuko dira Bsturikoak. Hamar urtetan ez dute infantilen talderik ateratzea lortu Busturian.