Obrak joan den irailean hasiko zituela iragarri zuen bere garaian udalak, baina azkenean, atzo hasi zituen. Zehaztu duenez, 212 metro koadroko azalerako zoria konponduko eta berrituko dute. “Hainbat lekutan errekarriak eta lauzak falta ziren, eta zoruaren gorabeherak oztopo handia ziren oinezkoentzat eta leku batzuetan ura pilatu egiten zen”.
Jose Mari Gorroñok bere garaian esan zuenez, orain arteko harria mantenduta konponduko dute ingurua. Beraz, “materialean ez da apenas gasturik egongo”; beharginak baino ez dira ordaindu beharko: 34.000 euro inguru. Bi hilabete iraungo dute lanek.
-
-
Andra Mari inguruko lanak
-
-
Andra Mari inguruko lanak