
Txomin Arana, Dakar Rallyan
Dakar Rallyko bosgarren etapan ere lasterketa polita egin du Txomin Arana moto gidari ereñarrak. 28. postuan helmugaratu zen atzo, eta 34. kokatu da sailkapen orokorrean. Marc Coma da lasterketako liderra, eta Joan Barreda eta Francisco Lopez dira, gaur gaurkoz, bigarren eta hirugarren.
Ereñarraren esanetan, “bereziki gogorra” izan zen atzoko etapa, “batez ere beroagatik”. “Gorabehera batzuk tarteko”, erlojupekoaren bigarren zatia ez dutela egin azaldu du. Nabigazioan ondo aritu zela esan du, baina motoa asko berotu zitzaiola eta su hartu ziola. Dena den, sasoiz ohartu zela eta, okerrera egin ez zuela dio. Hori bai, hainbat aldiz geratu behar izan zuen, motoa hozteko. “Ni ondo aurkitzen naiz, eta nire erritmora noa…. Oso pozik!”, esan du.
Tucuman eta Salta (Argentina) arteko ibilbidea da gaurkoa. Harea atzean utzita, lurrez eta harri-koskorrez beteriko pistetan zehar ariko dira gaur pilotuak. Bihar merezitako atseden eguna izango dute.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Irudian, Txomin Arana Dakar Rallyan
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakar Rallyan