
Bizkaiko XXX. Erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten, eta Bermeoko Itsasoari Begira dendak jaso du sari lokala, herriko alkate Idurre Bidegurenen eskutik. Irizpide artistikoak, teknikoak eta merkataritza arlokoak kontuan hartuz, aukeratu dute Bermeoko saltokia irabazletzat. Hain zuzen, arlo ezberdinetako profesionalek, merkatariek eta Bilboko Merkataritza Ganberako kideek osatutako epaimahaiak hartu du erabaki hori.
Bermeoko Berton txiki erdi enpresen elkarteak ere jakinarazi ditu berak antolatutako erakusleiho lehiaketako irabazleak: hain justu, Izarzugaza harategiak jaso du lehen saria, Aintzane Loradendak bigarrena, eta Itsasora Begira dendak hirugarrena.