
Gizonezko bat, TAOko makinan
TAOren ordainketa helbideratuta duten Gernika-Lumoko bizilagunek urtarrilaren 13tik 31ra bitartean jaso ahal izango dituzte 2014ko txartelak, TAO zerbitzuaren bulegoan (Iñigo Lopez de Haro, 6 behea). Egun horietan, astelehenetik eguenera jaso ahal izango dira txartelak, 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era bitartean. Bariku (urtarrilaren 17a, 24a eta 31) eta zapatuetan (urtarrilaren 18a), berriz, 9:30etik 13:30era artekoa izango da ordutegia.
Zalantzak argitzeko edo argibide gehiagorako, dena den, 94-625 73 19 telefono zenbakira dei daitekeela zehaztu dute. Gernika-Lumoko Udalak ohartarazi du TAO guneetan 2014ko bereizgarririk barik ibilgailua aparkatuta duten egoiliarrei zigorra jarriko diela otsailaren 1etik aurrera.