Eskubaloiko Urdaibai taldeak Baztanekin batera irabazi du Leitzarango klubak antolatutako erregeetako eskubaloi txapelketa.
Txapelketan Leitzaran, Baztan, Urdaibai, Urnieta eta Usurbileko hamabi taldek parte hartu dute. Guztira, nagusi, kadete eta txikien mailako 180 jokalari baino gehiago bildu dira Arrate eta Allurraldeko polikiroldegietan.
Maila ezberdinetan nagusi
Urdaibaiko taldea nagusien eta txikien mailan izan zen garaile. Kadeteen maila izan zen Urdaibaiko taldeak irabazi ezin izan zuen bakarra. Kategoria honetan Baztango taldea izan zen nagusi.