
Aurtego bilketa solidarioa, Madariaga Dorretxean
Beste urte batez, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentro-Madariaga Dorretxeak bilketa solidarioa abiatu du, eta aurten, pisutan gutxiago jaso duten arren, kopuru handiagoa batu dutela azaldu dute zentrokoek. Azaroan jarri zuten martxan bilketa, eta urtarrilaren 2a bitartean, 135kilo erropatan eta 418 kilo jostailuetan jaso dituzte. Beste behin ere, herritarren eskuzabaltasuna handia izan dela nabarmendu dute zentrokoek; hori dela eta, pozik agertu dira. Orain, jasotako erropa eta jostailu horiez Rezikleta-Koopera elkartea arduratuko da.