
Maila ona ematen darrai Ereñoko moto gidariak Dakar Rallyan. Atzo laugarren etapa jokatu zuten, eta 63. sailkatu zen Arana. Sailkapen orokorrean 44. postuan dago, Joan Barreda liderrarekiko 04:43:30ko aldeagaz. Cyril Despresek sailkapenean atzera egin duela eta, Marc Coma da orain bigarren sailkatua, eta Francisco Lopez kokatu da hirugarren.
San Juan eta Chilecito arteko etapa hori ondo hasi zuen Aranak, eta lehengo zatian 22. postuan zihoan, Laia Sainzekin batera. Baina, eroriko baten ondorioz, sailkapenean atzera egin zuen, eta ondoren okerreko bidea hartu zuen, denbora asko galduz.
Chilecito eta San Miguel de Tucuman arteko tartea osatu beharko dute gaur, 931 kilometroko ibilbidea. Bosgarren etapan harea eta beroa izango dira nagusi, eta pilotuek ez dute izango pistarik jarraitzeko. Hortaz, nabigazioa eta estrategia erabili beharko dituzte. Moto, auto, kamioi zein quad, denentzako izango da ibilbide berdina. 211 kilometroren ostean, 11 kilometroko atal neutralizatu bat izango dute, eta ondoren erlojuz kontra aritu beharko dira 205 kilometroz.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Irudian, Txomin Arana Dakar Rallyan
-
-
-