
Irudian, Petti beratarra
Zapatuan izango dira entzunaldia eta kontzertua, 18:00etatik aurrera, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. Lehenbizi Chris Cacavas & Junkyard Love-ren
Pale bronde hell diskoa entzungo dute parte hartzaileek, eta ondoren hasiko dira kontzertuak, 19:00ak aldera. Petti igoko da lehenbizi taula gainera, eta ondoren Balerdi Balerdirekin batera ariko da nafarra.
Kafea eta Galletak forumaren sustatzaileen arabera, “gure ustez, Petti beratarra azken urteetako euskal kantari handienetakoa da 1999an
Amets bat aurreneko diskoa argitaratu zuenetik. Ordutik, folka, bluesa, rocka, popa nahastu ditu, betiere, bere gitarrak eta ahots sakonak ematen dioten ukitu bereziarekin, zeinahi estilotan murgilduta ere bere-berea den musika sortuz. Oraingo honetan, Balerdi Balerdi batuko zaizkio jaiari, Pettiren laguntzarekin joko dutenak. Talde iruñarra euskal pop urriaren talde nagusietakoa izan da gutako askorentzat, 90eko hamarkadan atera zituzten diskoei esker”.