Bermeon eta Gernika-Lumon ikusgai egon ostean, hilaren 6ra arte egongo dira Ibarrangelun Lantegi Batuetako Busturialdeko kideek egindako lanak. Jendaurrean jarritako lanen artean erretratuak, panpinak, koadro abstraktuak eta Pablo Picassoren
Gernikaren erreprodukzio bat daude. Gainera, bideo batean, egileetako bakoitzak bere lanaren inguruko azalpenak ematen ditu. Ibarrangelutar bi daude egileen artean: Igor Ugalde eta Argi Custardoy.