
Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsotan ariko dira Astran, hilaren 10ean. Lilibertsok antolatuta, hortaz, bertsozaleek edarto pasatzeko aukera izango dute, 21:00etatik aurrera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, 120 txartel jarri dituzte salgai, baina amaitzear daude. Hala, interesatuek lehenbailehen eskuratu behar dute txartela, bertso afarira joan nahi izanez gero. Jakinarazi dutenez, Arranon, Ospan eta Astran jarri dituzte salgai bertso afarirako txartelak, bost euroren truke.