Euskadi Fundazioak kontinental mailan lehiatzeko taldea osatu du eta Gorka Gerrikagoitia izango da taldeko kirol arduraduna. Aurretik, gernikarra Euskaltel-Euskadiko zuzendaria izan zen.
Gerrikagoitiak hamaika txirrindularik osatutako taldea zuzenduko du. Beñat Txoperena, Carlos Barbero, Haritz Orbe, Illart Zuazubiskar, Jon Aberasturi, Jon Larrinaga, Miguel Minguez, Mikel Aristi, Mikel Iturria, Pablo Lechuga eta Victor Etxeberriak osatuko dute taldea.