
Bi motakoak dira udalak jarritako edukiontzi berriak, eta gaur bertan hasiko da zerbitzuagaz. Arropak, oinetakoak, jostailuak, tresna elektronikoak eta bestelakoak batzeko kontainer horiek leku estrategikoetan jarri ditu, erabilera errazteko. Hain justu, medikuaren errotondan eta Basamortu kalean jarri dituzte edukiontziak.
Udalak zehaztu duenez, herritarrak kontzientzia gura ditu neurri horrekin; “gizatasunean lagundu” nahi izan du, eta baita “ingurumenarekiko kultura eta erantzukizunean sakondu” ere.