Herriko frontoiaren inguruan jarri dute edukiontzia, herritarrek ezarritako birzilatzeko lan ildoei jarraituz. Etxe guztietara olioarentzako plastikozko pote egokiak banatuko dituzte, eta gainera, eskuragarri daude jadanik udaletxean eta kultur etxean ere.
“Sistema eraginkorra eta erraza da”, dio udalak. Nola funtzionatzen duen jakitzeko triptikoak jarri dituzte: Poteak betetzen direnean, edukiontzira eroan, hara sartu eta makinak beste pote berri bat ematen du.

Ibarrangeluk papera, plastikoak, pilak, CDak, eta orain, olioa birtzilatzen du. “Etorkizunean ere birziklapenaren bidetik ekingo dio Ibarrangeluk, Busturialdeko Mankomunitateko beste herriekin batera”, esan dute Ibarrangeluko udaletik.